viernes, 5 de febrero de 2016

Aratusteak!

Kaixo lagunok!

Aratusteak iritsi dira, jendea gero eta alaiago dago eta gure gozotegiak kolorez jantzi dira, gure aratusteetako maskarak honez gero hemen daude.

Limoiz usaineztatu eta txokolatez estalitako opilaz eginak.




Txikienen artean arrakasta handia dute gominolez apainduta baitaude.


Guzti-guztia dago jaterik: sudurra, ahoa, bekainak... 







Eredu ezberdin asko daude, gustukoen dituzun gominolen baitan.




Beraz, alaitu zure aratusteak zerbait gozoz! 

Hurrengo posterarte!


miércoles, 3 de febrero de 2016

Gure "Patrulla Canina"

Kaixo lagunok!

Gaurkoan, gure protagonista berriak aurkeztu nahi dizkizuegu, "Patrulla Canina" bere osotasunean!

Txokolatezko piruleta forman heldu zaizkigu gure gozotegietara umeek hain maite dituzten txakurrak.



Baita txokolatetan buztitako bizkotxo txikietan, protagonista bakoitza txokolate zuritan inprimatuta.



Txakur guzti-guztiak ditugu!




Ryder ere, noski! 


Bizkotxo naturalak dira hauek, txokolate geruzari esker fresko-fresko mantentzen dira gainera. Probatu egin behar dituzue, on egin!


Hurrengo posterarte!

lunes, 4 de enero de 2016

Munduko errege-opilik onena!

Kaixo lagunok!

Azkenean heldu zaigu hotza eta dagoeneko opariak ditugu buruan... baina tartetxo bat aterako dugu errege-opil gozo bat nola egin ikasteko.

Gure gozotegian nola egiten ditugun erakutsiko dizuegu. Prozesua ikas dezazuen 2 egin ditugu erakusteko eta sabela prestatzeko ;) Prest al zaudete?

Orea behar bezala legamiatuta dagoenean, arrautzarekin pintatuko dugu opilaren gainazala eta dekorazio gisa jartzen diren frutak ezarriko dizkiogu.




Arbendolak eta azukrea hautseztatuko dizkiogu jarraian...



Labean sartzeko prest dagoeneko!


Mmmm... oraindik zertxobait falta zaie, 5 bat minutu gehiago.


Hemen ditugu, labetik atera berri eta jan ditzagun eskatzen! Baina hobe hotzitzen uztea.


Erditik zabalduko dugu, kremaz barrubetetzeko, edo baita nata edo trufaz ere! Gustukoen duzuen horrekin.
Kasu honetan nataz beteko dugu.

Barruan izkutatzeko zerbait ere badugu :)


Baba aurkitzen duenak opila ordaindu beharko du!


A zer nolako itxura ederra! 


Orain zatitzea besterik ez da falta, eta...


...Ñam! Haginkada bat eman! Zoragarria!!! Opil bigun bat, azahar ukitu batekin... A zer nolako gogoa errege-opilen sasoirako!


Hurrengo posterarte!

jueves, 31 de diciembre de 2015

Zorionak eta Urte Berri On!

2016 zoriontzu bat opa dizuegu!
Eskerrik asko aurten ere zure konfidantzagatik Gernika gozotegian.
Urte berri on!

viernes, 18 de diciembre de 2015

Artisau-turroiak (II. zatia)

Kaixo berriro!
Gure turroien inguruan asko dugu kontatzeko, beraz, 2. zatiarekin hasiko gara :)
Gorringozko turroia erakutsi nahi dizuegu gaurkoan, klasikoenen artean kokatzen da hau, eta jendeari gehien gustatzen zaionetakoa da. Gorringo eta almendraz egina dago, kanelazko pralin geruza fin-fin bat duelarik, ukitu berezi bat ematen dio.
Lanketa prozesu berezi bat darama turroi honek, gaineko azukrea erretzen zaiolarik zapore txigortu goxo hori emateko.

Hemen erakusten dizkizuegu turroiak zatietan egiteko erabiltzen ditugun plantxa batzuk. Begira nola jauzten den azukre likidoa!
Hemen iada moztuta daude! Orain denak bildu, eta listo!
Turroi ugari ditugu zatietan, zapore ugari probatu nahi dituzten horientzat.
Laranja trufatua izan daiteke horietako bat, izugarria benetan... Trufa zuria, laranja konfitatua eta txokolate beltz zatitxoekin egina.
Hain zuzen ere 16 zapore ditugu! Zuen gustokoenak aukeratzen joateko erakutsiko dizkizuegu ;)
Gure dendetan dituzue, beraz, zalantzarik gabe proba itzazue.



 Hurrengo posterarte!!




martes, 1 de diciembre de 2015

Artisau turroia (1.Zatia)

Kaixo lagunok!
Gabon giroan sartzeko zertxobait falta zaigun arren, gu dagoeneko hasi gara turroia prestatzen. Bere kalitate eta gustu paregabeagatik oso preziatua den produktu hau mimo handiz egiteko obradore guztia jartzen da martxan. Gureak artisau-turroiak dira duela urte askotatik, eta horregatik, gustuko dugu jendeak turroia nola egiten den ikustea.
Gaurkoan, bertan egiten dugun "Cadiz"eko turroia erakutsiko dizuegu, lanketa handia du honek eta emaitza izugarria da :)
Geruza desberdinez osatzen da... 

...eta hauek mazapan geruza batez biltzen dira.






Eta azkenik, itxura eder honekin geratzen da labetik pasa ondoren.


Honek dira mimoz landutako turroiaren emaitzak, denan banan-banan eskuz ebakiak, kontu handiz!

12 turroi mota ditugu, alajaina! Beraz, gabon sasoirako berotzen joateko denak erakutsiko dizkizuegu hurrengo egunetan.

Hurrengo posterarte!